2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

2A ZEREGINA
 
 
 
Ariketa honetan Pere Marquesen hitzaldiaren 2. atala ikusi dugu. IKT baliabideak ikasgelan erabiltzeko, irakasleei beste zama bat gehiago baino, bere onurak ikusi arazi behar zaizkiela gomendatzen du. Izan ere, IKT baliabideek ikasgelara ekar dezakeen aniztasuna uka ezina bada ere, irakasle zenbait beldurtu egin ditzakegu arrazoi ezberdinengatik. Hau dela eta, Pere Marquések gomendatzen du baliabide errazetatik abiatzea, ondoren konplexuagoetara pasatzeko.
 
 
Hala ere, argi utzi nahi du, ikasgelan arrakasta izatea irakaslearen ardura eta erantzunkizuna dela. Ikasle ezberdinei egokitzapen egokia egin dakiekegu IKTen bidez, eta hori bada nahiko arrazoi aurrera egiteko.
 
Eskola porrotak kausa ugari ditu: Gurasoak, gizartea edo administrazioak gauzak ondo egiten ez dituelako, ikasleak arazo neurologiko edo fisikoren bat duelako, eta abar. Baina arrazoi horiek alde batera itxita, beste kasu guztietan irakasleak egin dezake lan porrota arrakasta bihurtzeko.
 
Lehen irakastearen prozesuan memoriak garrantzi handia zuen, eta memoria hori ebaluatzen genien gure ikasleei. Egun ordea, memorian izan genezakeena eta gehiago ordenagailu, telefono edo eta internetean eskura dugunez, ebaluazio mota horiek ez dute zentzurik. Bai ordea, problemak ebazteko trebetasuna neurtzen dutenak. Izan ere, gure ikasleak lan mundura doazenean, behar duten informazio guztia eskura izango dute, baina unean uneko arazoa konpontzeko beraien burmuina baino ez dute izango.
 
Pere Marquesek metodo dual bat proposaten du ikasgelarako. Batetik ikasleek hitz eta termino garrantzitsuen zerrenda bat ikastea eta ulertzea eta bestetik, aurekoarekin batera, gaiko programaren ariketa praktikoa egitea. Era horretan ikasturte bukaeran hitzez azaldu ahal izango dute ikasitakoa eta gai horretako ariketak eta galderak ebazteko gai izango dira.
 
Kontuan hartzeko hitzak Pere Marquesek helarazitakoak.
 
 
 

2013(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

1C ariketa:

Iaz,
Comenius proiektuaren bukaera gure ikastetxean egitea tokatu zitzaigun. Amaiera emateko proiektuari, herrialde bakoitzeko ikastetxeek egindako lana aurkeztu behar izan genuen.

Proiektuan lanbide heziketako, batxilerreko eta DBHko 4. mailako ikasleek hartu zuten parte. Aurkezpena beraiek egitea jarri genuen helburutzat, bakoitzak garatuko esparruan, bai hitzezko aurkezpena eta baita erabiliko zuten laguntza digitala ere. Lanbide heziketakoek beraien makinaren diseinu elektriko eta mekanikoa, batxilerrekoek makinaren erabiltzaile gida eta glosarioarena eta DBH4. mailakoek Bizkaiko industrializazioan automatizazioak izandako eraginari buruz egindako denbora -lerroak.

Zerbait ezberdina egin nahirik, aurkezpenaren alde digitala Prezi programarekin egitea erabaki zen.

Ikasleek erabiltzen ikasi behar zuten eta hala egin zuten. Batzuk trebeago eta beste batzuk ez hainbeste, baina lan txukuna egin zuten. Lanen bateraketa nire esku geratu bazen ere, meritua beraiena da, ondorengo estekan ikus dezakezuenez:



Baliabide materialak eskolako informatikako gela izan zen, hango proiektore eta ordenagailuekin. Eta baliabide digitalak prezi.com-etik jaso genituen. 

Ikasleek beraien IKT gaitasuna lantzetik aparte, autonomia, hizkuntzak eta sormena ere landu zituzten. Maila guztietako curriculumean erraz txerta daitekeen ariketa izan zen, IKTen erabilpena zehar lerro bat baita edozein gaitan.

Ariketa hau irakasleok ebaluatu beharrean, Comenius proiektuaren bukaera ekitaldira bertaratu ziren guztiek egin zuten. Ebaluazio txosten bat bete zuten eskola ezberdinetako ikasle eta irakasleek, talde bakoitzaren lana ebaluatzeko. Bestelako gonbidatuek oso positiboki ikusi zuten zerbait desberdina aurkeztea, eta prezi bidez egindako aurkezpenek ematen duten dinamismoa. Ikastetxeko irakasleok esperientzia oso ona izan zela uste dugu, ikasleak motibatuta egon zirelako eta erronka horri aurre egiteko gaitasuna aurkeztu zutelako.