2A ZEREGINA
Ariketa honetan Pere Marquesen hitzaldiaren 2. atala ikusi dugu. IKT baliabideak ikasgelan erabiltzeko, irakasleei beste zama bat gehiago baino, bere onurak ikusi arazi behar zaizkiela gomendatzen du. Izan ere, IKT baliabideek ikasgelara ekar dezakeen aniztasuna uka ezina bada ere, irakasle zenbait beldurtu egin ditzakegu arrazoi ezberdinengatik. Hau dela eta, Pere Marquések gomendatzen du baliabide errazetatik abiatzea, ondoren konplexuagoetara pasatzeko.
Hala ere, argi utzi nahi du, ikasgelan arrakasta izatea irakaslearen ardura eta erantzunkizuna dela. Ikasle ezberdinei egokitzapen egokia egin dakiekegu IKTen bidez, eta hori bada nahiko arrazoi aurrera egiteko.
Eskola porrotak kausa ugari ditu: Gurasoak, gizartea edo administrazioak gauzak ondo egiten ez dituelako, ikasleak arazo neurologiko edo fisikoren bat duelako, eta abar. Baina arrazoi horiek alde batera itxita, beste kasu guztietan irakasleak egin dezake lan porrota arrakasta bihurtzeko.
Lehen irakastearen prozesuan memoriak garrantzi handia zuen, eta memoria hori ebaluatzen genien gure ikasleei. Egun ordea, memorian izan genezakeena eta gehiago ordenagailu, telefono edo eta internetean eskura dugunez, ebaluazio mota horiek ez dute zentzurik. Bai ordea, problemak ebazteko trebetasuna neurtzen dutenak. Izan ere, gure ikasleak lan mundura doazenean, behar duten informazio guztia eskura izango dute, baina unean uneko arazoa konpontzeko beraien burmuina baino ez dute izango.
Pere Marquesek metodo dual bat proposaten du ikasgelarako. Batetik ikasleek hitz eta termino garrantzitsuen zerrenda bat ikastea eta ulertzea eta bestetik, aurekoarekin batera, gaiko programaren ariketa praktikoa egitea. Era horretan ikasturte bukaeran hitzez azaldu ahal izango dute ikasitakoa eta gai horretako ariketak eta galderak ebazteko gai izango dira.
Kontuan hartzeko hitzak Pere Marquesek helarazitakoak.
